XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTALARIA: Goazen dena prestatzera!
Eta horrela, Tarzanen antzerkia egiteko prestatu ziren.

KONTALARIA: Prest al zaudete? Hasiko al naiz?.
Jaun andreok, oihanean gaude. Hegazkin bat etorri da eta erori egin da...

Eta haur bat bakarrik salbatu da. Galduta dago. Zer egingo ote du bakarrik? Zer jango ote du?.

TARZANTXO: Aaaaai! (Txitak platano bat ematen dio).

KONTALARIA: Bi, tximu bat da, platano batekin... Har ezazu platanoa, Tarzantxo... (hartzen du, Txitak eskua ematen dio).
Tira, zoaz tximuarekin selba bisitatzera...

KONTALARIA: Bigarren zatia. Urte batzuk pasa dira. (Tarzan Txitarekin sartzen da).

Tarzan hazi egin da. Eta oso indartsua da... Animalia denak bere lagunak dira: lehoiak elefanteak...

TARZAN: Aaaaaaaaaaaaaaaaaah!! KONTALARIA: Egun batez, selbara neska bat agertu zen.

NESKA: (Negarrez) Aaaaahh! TARZAN: Oh, neska bat! Nola arraio etorri zara selbara?.

NESKA: Nire aita exploradorea da. Elefanteak harrapatzera etorri gara, eta ni galdu egin naiz. Aaaaaiii!.

TARZAN: Lasaitu zaitez, neska... Nirekin biziko zara.

NESKA: Oh! KONTALARIA: Hirugarren zatia. Egun asko pasa dira.